XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Pasajero zuriak goian, eta beltzak azpian, bodegan, abere eta ekipaiekin nahasturik.

Bospasei emakume isil, eserita, mundutik edo gure mundutik behintzat kanpo baleude bezala... sarritan pentsatu dut ea haiek ere jasan beharko duten hain aspergarri egiten zaidan denboraren iragate hau, eta nola haien aurpegietan inolako sentimendurik igartzeko gai ez naizen, ez dakit gure denbora, gure bizitza eta gure mundua bost axola ote zaizkien.

Eta lehen kontatu dudanetik aparte, neu hemen egotearen zentzuaz ere galdetu diot neure buruari, eta sarritan zentzugabeko aurkitzen dut Afrikako Antropologiazko irakasle batek horren bidai luze eta deserosoa egitea, pertsona ezjakin batzuk sortutako mitoak ikertzeko.

Eta Londresko Ikerketa Egoitzan hain liluragarri eta interesez beterik ikusten zena, hemen, ergelkeriarik handiena iruditzen zait, zeren, badago ezer tontoagorik, txakur ero bat harrapatzeko hamar mila kilometrotako bidaia egitea baino?.

Bai, hauxe da, gutxi gora-behera, nire bidaiaren benetako helburua: azken bolada honetan zabaltzen ari den mitoa egiaztatzea: Bonga izeneko txakur hiltzailea, zeinak harrapatzen duen guztia hilik eta zatikaturik uzten duen, orain arte horren aurkako ezer funtsezkorik egiten inor ausartu ez delarik.

Badago benetako txakurra ez dela esaten duenik, baizik eta mamu, izpiritu edo ez dakit zer, eta gizon, emakume, haur edo abereak edo haien pusketak, hobeto esateko oihanean zehar sakabanaturik aurkitzen diren bitartean, nire Departamentuko jakintsuek, txakur horrek herriko sineskeria eta aintzinako ohitura batzuekin zerikusi handia duelakoan, (...).